lunes, 7 de noviembre de 2016



Gaur egungo IKTak: SARE SOZIALAK

Zer dira IKTak?  IKT-ak informazioa bilatu, aztertu, eraldatu eta komunikatzeko teknologia tresnak zein baliabideak dira. Gaur egun asko entzuten den hitza da, hain zuzen ere, gaur egun bizi dugun egoeran teknologia berriak gero eta ugariagoak dira. Egunero erabiltzen ditugun tresnak dira, hala nola, telebista, irratia, mugikorra,...

Zertarako balio dute IKTak eskola eremuan?
IKTak era dinamikoan lan egitea bermatzen dute, esperientziak konpartitzeko eta gure artean komunikatzeko.  Hauek eskola eremura eramaten baditugu, autoikaskuntza bultzatzera lagundu dezake, izan ere, umeak haien kabuz gauzak aztertzeko eta ikasteko aukera ematen die.

Bertan daukazue IKTei buruzko bideo labur bat:
https://www.youtube.com/watch?v=B4dpjT9P0vg
Resultado de imagen de ikt



















IKTen barruan sare sozialak koka daitezke eta haien erabilerari buruz hitz egitea gustatuko litzaidake. Alde batetik, gero eta erabiliagoak direla uste dut eta gero eta jende gazteagoak erabiltzen ditu eta askotan ez gara kontziente honek izan ditzakeen ondorio eta arriskuei buruz. Gero eta lotuagoak gaude sare sozialetara, eta gero eta ugariagoak dira.
Uste dut garrantzitsua dela gure umeak kontziente izatea sare sozialak dituzten onura eta arriskuei buruz. Egia da oso era eraginkorra dela ikasteko eta informazio berria izateko baina garrantzitsua da umeak ondo erabiltzen jakitea. Sare sozialen prebentzioa ezinbestekoa da.

Sare sozialei buruzko sarrera honetan, argi agertzen dira sare sozialen onurak eta kalteak: http://ihintza.ikazeta.com/13/erreportaje-nagusia/sare-sozialak-onak-ala-txarrak

Bestalde, gehitu nahi nuke, sare sozialen erabilpena kontrolatu behar dugula, gehiegizko erabilpena ematen ari delako gero eta gehiago eta sare sozialak soilik erabiliuz, gure arteko komunikazioa, aurrez aurreko komunikazioa galtzen ari garelako.
Beraz, garrantzitsua da hauen erabilpen mugatu bat egitea, beti ere, egiten dugunaren ondorioak eta etorkizunean izan ditzakegun ondorioak presente izanda.

No hay comentarios:

Publicar un comentario